
11 Urr Parte-hartze giro ona Zarauzko Bikotekako I. Triatloi Mistoan
Joan den larunbatean 200 bikotek parte hartu zuten Nik Trik antolatutako Zarauzko I. Bikotekako Triatloi Mistoan Euskadiko Triatloi Federazioarekin eta Gipuzkoako Triatloi Federazioarekin elkarlanean.
Publiko guztiarentzako distantzia eskuragarrien proba batek amaiera ematen zion Euskadiko proben denboraldiari. 350 metroko igeriketa, txirrindularitzako 7 kilometro eta, amaitzeko, 2,5 kilometro oinez egin behar zituzten.
Itsasoaren egoera zela eta, proba duatloia bihurtu behar izan zen, eta azkenean txirrindularitzaren sektorea eta oinezko lasterketa besterik egin ez baziren ere, festa giroa nagusitu zen Munoa plazaren inguruan.
Argazkia: Zarauzko Hitza
Triatloia duatloira birmoldatzea.
Larunbat goiz osoan zehar, itsasoaren egoera etengabe zaintzen egon zen Euskadiko Triatloi Federazioa, eta antolakuntzak kontratatua zuen itsas salbamenduko operatiboak (Gurutze Gorria). Goizean zehar erabakiko litzateke aurreikusitako triatloia egitea edo B plana aktibatzea (duatloi bat egitea oinezko lasterketako lehen sektore batekin, txirrindularitzako bigarren sektore batekin eta oinezko lasterketako azken sektore batekin).
Proba hasi baino minutu batzuk lehenago, uretan zegoen Gurutze Gorriko operatiboak, Euskadiko Triatloi Federazioak, antolakuntzako langileek eta igeriketa egin baino minutu batzuk lehenago proba egin zuten parte-hartzaileek triatloia egiteko oniritzia eman zioten.
Behin irteerak hasita, itsasoaren egoerak okerrera egin zuen, eta 8 minutura, gelditu egin behar izan zirren, parte-hartzaile guztien osotasuna bermatzeko beharrezko baldintzak betetzen ez zirelako (Rolling star eran ateratzen ziren: 5 bikote minutu erdi bakoitzeko).
Proba gelditu ondoren, parte-hartzaile guztiei trantsizio-eremura itzultzeko eskatu zitzaien, proba duatloi formatuan berrabiarazteko. Parte-hartzaile guztiak euren gunean zeudela ziurtatuta, duatloi formatuko probari berriro ekin zitzaion, oinezko lasterketako lehen sektorerik gabe, Trafikok emandako baimenak ez baitzuen tarterik eman lehen oinezko lasterketa egiteko.
Euskadiko Triatloi Federaziotik eskerrak eman nahi dizkio, alde batetik, uretan egon zen itsas salbamenduko operatiboari, bizi izan zen egoera kontrolatzeko egindako laguntzagatik, eta, bestetik, antolakuntzari eta parte-hartzaileei, egoeraren ulermenagatik, eta probaren birmoldaketa arin egiten laguntzeagatik, multi trantsizioen kirolean jai-giroaz gozatu ahal izateagatik.