Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

Paula Del Pozo 10 onenen artean Lievingo Europako Kopan

Saltoki Trikideak taldeko triatleta alegiarrak Lievingo estadio estalian ospatu zen Europako Kopan parte hartu zuen asteburu honetan nazioarteko triatleta onenenkin batera.

Ez da ohikoa triatloi bat igerileku estalian igeri egitea, bizikletan barruan ibiltzea eta atletismoko pista estali bati bueltak ematea, baina Triatloiko Europar Batasunak Triatloiko Europako Kopa antolatu zuen estalpeko formatuan eta super esprint bikoitzoko distantzietan, lasterketa guztiak esprint zirraragarrietan argitzen saiatzeko.

Paula Del Pozok erakustaldi ederra eman zuen, finalera iristeko 150 metro igerian, 3 kilometro bizikletan eta kilometro bat korrika egin behar izan zuen. Lehen kriba horretan ez zen kanporatua izan, eta, azkenean, distantzia beraren gainean, Espainiako selekzioko kiderik onena izan zen, sailkapen nagusiko bederatzigarren postuan amaituz.

Probako onena Nima Eim izan zen, Lisa Tertsch eta Jolien Vermeulen atzetik zituela.

Federazio honek Paula Del Pozori zorionak eman nahi dizkio asteburu honetan egindako lan bikainagatik. Gazte alegiarrak etorkizunean izango dituen erronkei begira motibazio gisa balio izatea espero dugu.

Tags: