Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

Taldekako erlojupekoa, supersprint duatloia eta duatloi berri bat astebukaera honetan

Astebukaera betea Euskadiko Triatloi Federazioko egutegiari errepasoa ematen badiogu. Gaur, martxoaren 12an, Amorebieta-Etxanoko duatloiak ospatuko dira eta bihar Añorgako I. Duatloiak.

Gaurko zitari dagokionez, 15:00eatik aurrera eskola adineko ia 20 gazte arituko dira Amorebieta-Etxanoko Triatloi Taldeak antolatu duen supersprint duatloia. Parte hartzaileek 2 kilometro korrika, 8 kilometro bizikletan eta amaitzeko kilometro bakarra korrikan egin beharko dute.

16:00etan hasiko da III. Taldekako Erlojuz Kontrako Duatloia. Ia 60 taldek parte hartuko dute, horietatik 11 emakumezkoenak. Irteerak minutu erdiro izango dituzte eta sprint distantzia egin beharko dute (5 kilometro korrika, 18 kilometro bizikletan eta 5 korrikan).

Añorga K.K.E.ko lagunak gogotsu beraien Añorgako I. Duatloian aurrera eramateko.

Igandean berriro itzuliko da duatloia Gipuzkoara eta kasu honetan duatloi berri baten ospakizunarekin.

Gipuzkoako hiriburuan 10:00etatik aurrera sprint distantziako lasterketari. Trantsizio gunea Añorgako futbol zelaian kokatua egongo da.

Tags: