Triatloiko formakuntza jardunaldiak Europako Bilbao Bizkaia Txapelketako ekitaldien barruan

Amorebieta, Getxo eta Bilbon, 18: 00etatik 20: 00etara.

Triatloiaren eta kirolaren munduan erreferente diren kalitatezko 6 hizlari arduratuko dira landu beharreko alderdiei ikusgarritasuna emateaz.

Amorebietan (Zelaieta Zentro Zibilean) Lide Azuetak (Mugarra Triatloi Taldea) hitz egingo du “Emakumezkoen Triatloia. Egiteko dagoena”ri buruz, eta Ainhoa Muruak “Kirol ibilbide baten gauzatzea” jorratuko du.

Getxon (Fadurako Igerilekuak) Peru Alfarok (Atletico San Sebastian) “Nola hobetu ur irekietako igeriketa” izango du hizpide eta Iñaki Arenalek (hautatzaile nazionala), berriz, “Triatloiaren iragan, oraina eta etorkizuna. Zer aldatu da?” inguruan hitz egingo du.

Amaitzeko, Bilbon (Club Deportivo Bilbao), Iñigo Mujikak “Lehiaketa aurreko zorrozketa (Tapering) triatloian” gaia azalduko du eta Jon Iriberrik, berriz, “Biomekanika. Irabazi marjinalak?”.

Izen emateak irekita Kirolaren Euskal Eskolan

Jardunaldi hauetarako izen-emateak internet bidez egin behar dira hemen partekatzen dudan estekan: izen emateak Bilbao Triathlon Prestakuntza Jardunaldiak.

Scroll to Top
Logo Euskal triatloi federazioa
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzen gaitu.