Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

2023ko denboraldiari hasiera emateko ekitaldia, Denbora Hartzeen ospakizunarekin

Azken urteotan Espainiako Triatloi Federazioaren Teknifikazio Nazionaleko Programaren barruan ohikoa den bezala, Euskadiko Triatloi Federazioak Denboren Hartzea antolatu zuen joan den otsailaren 5ean Faduran (Getxo – Bizkaia).

Kadete, gazte eta junior mailetako 40 kirolari inguru hurbildu ziren Fadurako kirol instalazioetara, urtearen hasieran egiten den denbora hartzean parte hartzeko.

Goizean 100 eta 400 metro igeri egin behar izan zuten eta arratsaldean 1000 eta 200 metro oinez egin zuten lasterketa.

Atletico San Sebastián, Lea La Blanca, Mugarra Triatloi Taldea, Sociedad Ciclista Bilbaina, Tolosaldeko Triatloi Taldea eta C.D. Vibike taldeetako kirolariak hurbildu ziren.

Emaitzak laster jakinaraziko zaizkie klub horietako teknikariei, eta emaitza orokorrak martxoan zehar argitaratuko dira, otsailaren 28ra arte egin baitaitezke.