2024ko proben aurre-egutegia aurkeztu da

Telematikoki bildutako antolatzaileek 2024ko egutegiaren oinarriak ezarri zituzten, 30 proba baino gehiagorekin.

Albiste honen ondorengo estekan proba antolatzeko eskaerak jaso eta ondoren, egin den lehiaketen aurre-egutegia ikus daiteke.

Denboraldia otsailaren erdialdean hasiko litzateke duatloiekin eta maiatzean triatloiak hasiko lirateke. Tartean Aldayetako Klub Nautikoaren SwimRun ospatuko litzateke eta triatloiak bukatu ondoren denboraldiko azken duatloiak egingo lirateke.

Proba herrikoiak, eskertzeak eta ongietorriak

Halaber, ohikoa den bezala, triatloiaren kirola ezagutu nahi duen jendeak aukera izango du denboraldi osoan zehar egingo diren proba herrikoiekin.

Era berean, Aloña Mendi K.E. eta Innevento antolatzaileek aurreko urteetan egindako lana eskertu nahi izan zen eta antolatzen dituzten klub berriei ongietorria eman: 42195.es kluba eta Hiruko Hindar Triatloi Taldea.

Scroll to Top
Logo Euskal triatloi federazioa
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzen gaitu.