Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

Alberdi eta Goitisolo garaile Lekeitioko Triatloian

Emakumezko parte-hartzaileen kopuruan errekorra ezarrita aurkeztu zen XXX. Lekeitioko esprint distantziako triatloia. Garraitz T.K.k antolatutako proba, Euskadiko Triatloi Federazioaren eta Bizkaiko Triatloi Federazioaren laguntzarekin. Probaren azken zatian ekaitza izan zen arren, ehunka lagunek ikuskizun polit batez gozatu ahal izan zuten Bizkaiko kostaldeko udalerrian, ia 500 triatleten eskutik.

Arratsaldeko 16: 00etan 100 triatleta emakume baino gehiago irten ziren. 750 metroko igeriketaren ondoren Helene Alberdi (Yepa! T.K.), Marina Echenique (Saltoki Trikideak) eta Jessica Ewart-Mctigue australiarra izan ziren azkarrenak sektore horretan.

Hirurak batera iritsi ziren bigarren trantsiziora ere txirrindularitzako 20 kilometro gogorren ondoren, eta korrikako lasterketaren lehen metroetan Helene Alberdi bere jarraitzaileengandik aldendu eta helmugara bakarrik iritsi zen. Euskadiko Esprint Triatloi Txapeldun titulua ere lortu zuen.

Atzetik Jessica Ewart eta Marina Echenique sartu ziren.
Maddi Marquetek (Saltoki Trikideak) txirrindularitzaren sektorean denbora murriztu zuen lasterketa buruarekiko eta helmugan laugarren sartu horrela esprint distantziako Euskadiko Triatloi Txapeldunorde titulua eskuratzeko, eta txapelketa honetako podiuma Andrea Medierok (Saltoki Trikideak) itxi zuen.

Gizonezkoetan Kevin Tarek (Cidade de Lugo Fluvial) atera zen lehenengo uretatik baina segundo gutxitara Aimar Murua (Peñota Dental), Richy Marrero, Joanes Goitisolo eta abarrak ere irten ziren.

Peñota Dental Alusigma talde bizkaitarreko biak izan ziren azkarrenak bigarren trantsiziora iristen, Joantes Goitisolo eta Aimar Murua. Azkenean, Joanes Goitisolo izan zen garaile, Euskadiko Distantzia Sprint Triatloi Txapelketa ere bereganatuz. Bigarren postua, eta azpitxapelduna ere Aimar Muruak lortuko luke. Lasterketako podiuma Ricardo Hernandezek (Club Triatlor) itxi zuen eta laugarren postuan Urko Herran iritsi zen (Lea La Blanca) Euskadiko txapelketan hirugarren izateko.

Argazkia: Lekeitioko Udala

Distantzia Ertaineko eta Aquabikeko Espainiako Triatloi Txapelketa

Ordu berean jokatu zen Salamancan Espainiako Distantzia Ertaineko Triatloi eta Aquabike Txapelketa eta bertara Euskadiko kirolarien ordezkaritza zabala joan zen.

Elite mailan Bea Lalaguna (Peñota Dental Alusigma) izan zen onena 11. postuan amaituz eta 10 onenen artean Gonzalo Fuentes (Peñota Dental Alusigma) bosgarren izan zen helmugan eta Julen Diez (Galdakao Mozoilo Triathlon Klub) bederatzigarren postuan amaitu zuen.
Peñota Dental Alusigma taldeak Espainiako Distantzia Ertaineko Triatloi txapelduna izatea lortu zuen, emakumezkoetan zein gizonezkoetan.

Jarraian, bi proben emaitzak utziko ditugu.