Amazonas topaketa Durangon

Amazonas programak geldialdi bat izango du urtarrilaren 20aren honetan Durangon topaketa batekin. FETRIk gidatutako proiektua Euskadiko Triatloi Federazioaren kolaborazioarekin Landakako instalazioetan gauzatuko da 09:00etatik 12:00etara.

Helburua 12 eta 17 urte bitarteko emakumeen artean triatloia sustatzea da.

Lide Azuetaren proiektuko arduradunetako hitzetan “topaketa honetara etortzeko ez da beharrezkoa izango aldez aurretik triatloia burutu izana edota bertan federatuta egotea, 12 eta 17 urte bitarteko edozein emakumeentzat dago bideratuta. Bertan bi saio burutuko dira, hasieran korrikako saio bat izango dute eta jarraian, igerilekura joango gara igeriketa saioa burutzeko”.

TOPAKETARI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • Data: Urtarrilak 20.
  • Ordutegia: Goizeko 09:00etatik 12:00etara.
  • Tokia: Durango (Bizkai); Landako polikiroldegian.
  • Nori bideratuta: 12 eta 17 urte bitarteko emakumeei.

Topeketan parte hartu nahi izan ezkero “IZEN EMATEA” hitzean klik egin, bete hurrengo galdetegi hau eta informazio gehiago jasoko duzue.

IZEN EMATEA

Scroll to Top