Hirubi Triatloi Taldeak antolatuta eta Euskadiko eta Bizkaiko Triatloi Federazioen laguntzarekin, ia 200 lagun bilduko dira larunbat honetan Sopelan.
Proba baliogarria izango da 2022ko Euskadiko Duatloi zirkuiturako (nagusien sailkapenean 6 proba onenak hartuko dira kontutan eta kadeteen kategorian 5 onenak).
Izen ematea otsailaren 14ra arte eman ahalko da (lotura Euskadiko Triatloi Federazioko webgune nagusian ikus daiteke).