Euskal Duatloi eta Triatloi Zirkuitua 2023
Duatloiko Euskal Zirkuitua otsailaren 26an hasiko da Mungian eta urriaren 8an amaituko da Gasteizen.
Guztira 7 proba egingo dira eta gutxienez 4 probatan puntuatu beharko da (parte hartze guztien artean 4 puntuaziorik onenak ere kontuan hartuko dira).
Triatloi Zirkuitua maiatzaren 6an hasiko da Hondarribian eta irailaren 16an amaituko da Zumaian.
Zirkuituak 11 proba izango ditu eta 6 puntu lortu beharko dira sailkatu ahal izateko (kasu honetan 6 partaidetza onenak hartuko dira kontuan).
Duatloi eta Triatloi Kluben Liga
Aurtengo berrikuntzetako bat Kluben Liga da, Euskadiko Triatloi Federazioari atxikitako kluben kirolarien parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.
Proba guztiak hartuko dira kontuan eta modalitate bakoitzak bere liga izango du, emakumezkoen eta gizonezkoen mailak ezartzeaz gain.
Sailkapeneko 5 kirolari onenak hartuko dira kontuan, eta proban emakumeen kategoriarako gutxienez 2 parte-hartzaile ezarri dira, eta gizonezkoen kategoriarako gutxienez 3 parte-hartzaile.
Nobedade gehiago
Gai horiek guztiak 2023ko proben atalean jasota daude.
Eta nobedadeen artean dago, baita ere, kadete mailako kirolariek zirkuitu propioak izango dituztela.