26 Ira Urrea Helene Alberdirentzat Europako Distantzia Erdiko Triatloi Txapelketan
Astebetez baino gehiagoz kirol anitzeko probak egin ondoren, larunbatean heldu ziren azken txapelketak ETU Bilbao – Bizkaira: distantzia Ertaineko triatloia eta aquabike-a. Joan den asteburuan gertatu zen bezala, Bilbon amaitu zen ekitaldia. Elite irteeran bi ordezkari genituen: Helene Alberdi (Yepa! T.K.) eta Pello Osoro (Alusigma Peñota...