Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

Igande honetan itxi da Euskadiko duatloi denboraldia, Gasteizko Duatloiekin. Instalazioen inguruan 250 kirolari inguru hurbildu ziren, multi trantsizioen kirolaren inguruko goiz atseginaz gozatzeko. Arrate Minteguik eta Urko Herranek irabazleen zintak altxatuko zituzten proba federatuan. Federatutako kirolariek 5 kilometroko oinezko lasterketa, 18 kilometro txirrindularitzan eta 2,5 kilometroko...

Joan den ostiralean, Bilbon, hasiera eman zitzaion ETU Bilbao Bizkaiari inaugurazio ekitaldiarekin. Guztira Europako 6 txapelketa jokatuko dira: duatloia, duatloi krosa, triatloi krosa, akuatloia, distantzia ertaineko triatloia eta aquabike-a. Txapelketa horietatik 2 jokatu dira jada. Asteburuan duatloi probak egin ziren Bilboko kaleetan. Esprint distantzian larunbatean eta...

Bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan, argi eta garbi menderatu dute proba. Enara Oronoz nafarrak eta Gonazlo Fuentes gipuzkoarrak lehen postua hartu dute lehen metroetatik eta ez dute askatu helmuga zeharkatu arte. Tenperatura freskoekin esnatu zen Zuiako herria, gaur herri horretako bigarren duatloiari aurre egin dioten 300 duatleta...

Dena prest Zuian 2022ko Euskadiko Distantzia Erdiko Duatloi Txapelketarako Apirilaren 24ko 09: 45etik aurrera hasiko da Zuiako bigarren duatloia, 300 duatloilari baino gehiagok parte hartuko dutelarik. 2022ko Euskadiko Distantzia Erdiko Duatloi Txapelketako txapelak izango dira jokoan. Cafes Forondo Dida Kirol Taldeak, Euskal Herriko eta Arabako triatloi federazioen...

Gaur goizean ospatu da Zizurkilgo (Gipuzkoa) lehen duatloia eta 120 duatloilari inguruk hartu dute parte. Maddi Marquet eta Joanes Goitisolo izan dira azkarrenak. Gainera, donostiarrak garaipena lortu du Gipuzkoako Txapelketan. Gizonezkoetan Iban Azarola izan da azkarrena txapelketa honetan. Euskal duatloia Zizurkilera begira zeuden igande honetan. Urteko...

Ohar baten bidez, Zuiako 2022ko Duatloiaren antolatzaileak apirilaren 2an egitekoa zen probaren eteteari buruzko informazioa helarazi zuen. Aldi berean, 2022an Zuiako Duatloia ospatzeko data berri bat bilatzeko lanean hasi ziren. Euskadiko Triatloi Federaziotik animo mezu bat helarazi nahi diegu Dani Ibarrolari, bere taldeari eta Dida Kirol...

Donostiarra lehen sektoretik nabarmendu zen oinezko lasterketan, eta bakarrik igaro zuen helmuga; gasteiztarrak, aldiz, azken unera arte borrokatu behar izan zuen garaipena, Jabier Fernandezen aurretik geratzeko (Alusgima Peñota Hortz Portugaleteakoa). Arratsalde atsegina Oñatin duatloiaren ikuskizuna berriro bizitzeko, eta aurten publikoarekin eta irteeren formatu tradizionalera itzuliz. Gipuzkoako...

Antolatzaileek ezin dutenentzako gerturatu proba ikustera streaming proiekzioa plafinifikatu dute probako weborrian edo youtube kanalean. Duatloiak hasi zirenetik Euskadin Erandioko Duatloiarekin Euskadiko zirkuituak ez du etenik izan. Bihar ospatuko da egutegiko 7. Proba Oñatin bertako Oñatiko XXIX. Duatloiarekin. Aloña Mendi K.E. izango da antolatzailea Euskadiko eta...

Martxoaren 12an eta 13an La Nuciako Jose Cano Olimpic Estadioan duatloi modalitate ezberdinetako hiru titulu nazional jarri ziren jokoan. Duatloiko Kluben Liga Nazionaleko lehen mailako irteeretan Alusigma Peñota Dental Portugaletekoa zegoen, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, eta Jose Luis Davila, Ernest Lopez, Camilo Puertas, Diego Mentrida, Iñaki Beldallou...

Saltoki Trikideak taldeko triatleta alegiarrak Lievingo estadio estalian ospatu zen Europako Kopan parte hartu zuen asteburu honetan nazioarteko triatleta onenenkin batera. Ez da ohikoa triatloi bat igerileku estalian igeri egitea, bizikletan barruan ibiltzea eta atletismoko pista estali bati bueltak ematea, baina Triatloiko Europar Batasunak Triatloiko Europako...