Triatloia maite dut
Triatloian hasteko lehen urratsak!
Zure lehen triatloia egin nahi duzu baina ez dakizu nondik hasi?
Euskadiko Triatloi Federazioa eta Triatloia Maite Dut ekimenak indarrak batu ditugu triatloiaren hastapena errazteko.
Super Sprint, Sprint eta distantzia olinpikora egokitutako asteko entrenamendu-planak, adituen aholku praktikoak, eta hasi aurretik jakin beharreko informazio guztia eskura izango duzu.
.
Ekin diezaiogun bideari!
Hasi aurretik jakin beharrekoak
Material prestaketa
Lizentzia ateratzea beharrezkoa al dut?
Triatloia prestatzeko entrenamenduak
Triatloia Maite Dut egitasmoak “12 Astetan Triatleta” erronkaren bitartez, Hektor Llanosek sortutako asteko entrenamendu taulen bidez, zuk aukeraturiko triatloi distantziako proba bat egiteko prestatzen zaitu.
1. Izen-emate epea 2026: Martxoak 8 arte
2.Entrenamendu egutegia 2026: Martxoak 16-Ekainak 20
Aukeratu distantzia eta ekin bideari:
Triatloi probarako prestaketa
Nola egiten dira trantsizioak?
Dortsala nola erabili behar dut?
Triatloian hasteko behar duzun informazio praktikoa eskura izango duzu: probaren prestaketa, nutrizioa, igeriketa eta bizikleta aholkuak, dortsalaren erabilera, lizentziak eta trantsizioak. Eduki argiak eta erabilgarriak, zalantzak argitzeko eta bidean laguntzeko, konfiantza irabaziz eta ohitura osasungarriak barneratzen lagunduz. Espero dugu emandako informazioa triatloian lehen urratsak emateko baliagarri egin izana.
Ongi etorri Triatloia Maite Dugunon artera!
Gure egunerokoa jarraitu Instagram eta tiktok kanaletan: @triatloiamaitedut