Tenporada hasiera paregabea larunbatean Amorebietan.
Nesken 14 talde eta mutiletan 52, partizipazio arrakasta ikaragarria Amorebietakoa. Lasterketari dagokionez eta espero zen bezala, Peñota Dental Alusigma Triathlon Team nagusi nesketan zein mutiletan.

Mutilen frogan aipagarria podiumentik kanpo utzi zuen Amandarri Triatloi Kluba-k izandako erorketa, zorionez ondorio larririk gabe. Antolakuntzatik eta federaziotik animo guztiak. Peñota Dental Alusigma Triathlon Team-ren ondoan, Cafes Foronda Dida Kirol Taldea (bigarren) eta Garraitz TT (hirugarren).
Nesketan, LEA La Blanca (bigarren) eta Cafes Foronda Dida Kirol Taldea (bigarren) izan ziren ere podium-ean.
Salikapen guztiak gure web orrialdean, hemen.