Euskadiko Triatloi Federazioak bere web orrian federazio-lizentziak www.triatlon.org Internet bidez berritu eta tramitatzeko prozedura ezarri du, eta idatzitako inprimakiak eta dokumentuak behin betiko ezabatu ditu. Berrikuntza nagusiak hauek dira: lizentziak tramitatu eta ordaintzeko prozesuaren %100 telematikoa kudeatzea, klubak prozesu horren parte aktibo gisa sartzea, federatuak kudeatzeko tresnak, banakako edo taldeko ordainketak, fakturak deskargatzea, zerrendak eta txartelen kopiak.
Lizentzien izapidetzea gure federatu guztientzat errazteko helburuarekin, Euskal Triatloi Federazioak federazio lurraldekoei laguntza eta babesa emateko ardura delegatu die; zalantzarik gabe, idatzi:
- Araba: fealtri@gmail.com
- Bizkaia: triatloi@asfedebi.eus
- Gipuzkoa: gipuzkoakotriatloifederazioa@gmail.com
Fetri-ren Youtube kanalean bideo-tutorialen zerrenda bat duzu egin beharreko ekintza garrantzitsuenekin. Kontsultatu hemen klikatzen.
Klubentzat:
Sarbidea helbide honen bidez egiten da:https://admin.triatlon.org/
Klubaren erabiltzailea aurreko lizentzia-plataforman zenuen emaila da. Lehen aldiz, pasahitza berrezarri behar duzu ‘¿No recuerdas tu contraseña?‘ sakatuz.
Kirolari, teknikari eta epaileentzat
Sarbidea helbide honen bidez egiten da: https://portal.triatlon.org/es/login
Erabiltzailea aurreko lizentzia-plataforman zenuen emaila da. Lehen aldiz, pasahitza berrezarri behar duzu ‘Obtener acceso o recuperar contraseña‘ sakatuz.
Prozedura
- Lehenik eta behin, klubak bere klubaren lizentzia berritu behar du. Hori egin arte, klub horretako inongo federatuk ezin izango du banakako lizentziaren izapidea hasi. Lehen aldiz alta ematen duten klubei dagokienez, estatutuen eta Kirol Klubetako Zuzendaritza Nagusiko erregistroaren kopia aurkeztu behar da.
- Kirolariek, ofizialek eta teknikariek, beren erabiltzailearekin (posta elektronikoa) eta pasahitzarekin (beraiek zehaztutakoa), beren datu pertsonalak editatu eta eguneratu, eta lizentzia izapidetu ahal izango dute.
- INDIBIDUALAKO LIZENTZIA GUZTIEK plataforman NANaren argazkia eta aurkia izan behar dituzte (izen-abizenak, argazkia, eta jaioteguna agertzen den atala bakarrik).
Gogoratu beharrezkoa dela abenduaren 1etik aurrera baliozkoak diren azterketa medikoa aurkeztea, eta bertan zehaztea kirola egiteko APTO zarela. Hemen daukazu mediku azterketarako eredu bat. - Ordainketak: Klubek erabakitzen dute, kasu bakoitzean, kirolarien lizentziak ordaintzea edo kirolariak berak ordaintzea. Ordainketa guztiak txartelarekin egingo dira. EZ DA ONARTZEN TRANSFERENTZIARIK. Ordainketa ezingo da egin klubak zure ‘fitxaketa’ balioztatu arte.
- Ordainketa egin ondoren, lurraldeko federazioak zure lizentzia berrikusi eta onartu beharko du.
Prozesuaren laburpena:
- Kluba bere lizentzia egiten du.
- Kirolariak bere lizentziaren izapidea hasten du, federatu nahi duen kluba adieraziz eta beharrezko dokumentuak (NAN, argazkia, APTO) gehituz.
- Klubak kirolariaren ‘fitxaketa’ onartzen du eta ordainketa egin dezake.
- Kirolariak ordainketa egiten du, klubak ez badu egin.
- Lurraldeko Federazioa lizentzia berrikusi eta balioztatzen du.
Adingabeen baimena
- Kirolaria adingabea bada guraso/tutorearen baimena atxikitu beharko duzu ere.
Prozesuan sor daitezkeen zalantzak honako ordenaren arabera argituko dira:
- Zure klubari galdetu (batez ere hasiberrien kasuan), klubak ‘harreman berria’ gehitzen baitu kasu horietan.
- Zure lurraldeko federazioari kontsultatu:
- Araba: fealtri@gmail.com
- Bizkaia: triatloi@asfedebi.eus
- Gipuzkoa: gipuzkoakotriatloifederazioa@gmail.com
ohiko galderak
Nola egin Klubak kirolarien lizentziak ordaintzen baditu?
Klubak bere kirolarien lizentziak ordain ditzake fitxaketa onartu ondoren; beraz, lizentzia eskaria egin baduzu, ez duzu besterik egin beharko.
Zure kluba ez bada ordaintzen duena, onartu ondoren berriro sartu beharko zara ordainketa egiteko.
Nola egin kirolariek beraien lizentziak ordaintzen badituzte?
Kirolariak bere lizentzia ordaintzen badu, klubak bere kirolarien fitxaketa onartu beharko du, hauek eskaria egin ondoren.
Klub batek lizentzia batzuk bere gain har ditzake eta gainerakoak kirolariek ordaintzea?
Bai, klubak erabaki dezake zein lizentzia ordaindu eta zein ez.
Nola kudeatzen dut lizentzia federatiboa KIROLARI INDEPENDENTE gisa?
Si has sido federado independiente en la temporada 2022, los datos están cargados en el sistema. El deportista debe acceder a la plataforma para revisar sus datos personales. No es necesario subir de nuevo la foto tipo carnet y el anverso de su DNI, salvo que el usuario desee actualizar los archivos a otros más recientes. Tramitación del pago. Si no has sido federado independiente en la temporada 2022,
- En el menú de inicio pulse ALTA deportista/técnico/oficial.
- Introduce tus datos personales.
- Con el usuario y contraseña seleccionados, acceda a su perfil y suba el carnet y la foto tipo DNI.
- Realice el pago.
Nola kudeatzen dut lizentzia federatiboa teknikarien kasuan?
Fetri-ren YouTube kanalean kasu hau azaltzen duen bideotutorial bat duzu; egin klik hemen ikusteko.
Nola kudeatzen dut ofizialen lizentzia?
Fetri-ren YouTube kanalean kasu hau azaltzen duen bideotutorial bat duzu; egin klik hemen ikusteko.
Nola kudeatzen du KLUB BERRI BATEK bere lizentzia?
- Hasierako menuan klikatu "Lortu klub berriaren sarbidea".
- Sartu klubaren datu sozialak.
- Aukeratutako erabiltzailearekin eta pasahitzarekin, sartu zure profila eta txertatu logotipoa, estatutuen kopia eta DGAren erregistro orriaren kopia.
- Kudeatu ordainketa.
Fetri-ren YouTube kanalean kasu hau azaltzen duen bideotutorial bat duzu; egin klik hemen ikusteko.
Nola kudeatzen da kirolari berrien alta?
Fetri-ren YouTube kanalean kasu hau azaltzen duen bideotutorial bat duzu; egin klik hemen ikusteko.
Noiztik da nire lizentzia federatiboa eraginkorra?
Zure lizentzia federatiboaren balioa ordainketa egin eta zure federazioak berrikusi ondoren izango da eraginkorra. Lizentzia abenduaren 31n iraungiko da.
Beharrezkoa da mediku azterketa?
Bai, zure lizentzia egiteko beharrezkoa da 'APTO para la praktika de Triatlón de competición' duen azterketa mediku bat izatea. Hemen daukazu mediku azterketarako eredu bat.
Azterketa abenduaren 1etik aurrera baliogarriak dira.
Galdetu zure federazioan ez badakizu non egin azeterketa medikoa.