OTSAILAK 24an, MUNGIAN EUSKADIKO ZIRKUITUKO BIGARREN DUATLOIA JOKATUKO DA SPRINT DISTANTZIAN

MUNGIAKO X. DUATLOIA 2018/02/24

Larunbata, otsailak 24, IA Sport Event eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Mungiako X. Duatloia ospatuko da Sprint distantzian (5km – 20km – 2,5km).
Euskadiko zirkuitoari dagokionez, 2018. urteko bigarren proba puntuagarria izango da.
Boxeak, eta baita irteera eta helmuga puntuak, polikiroldegiaren inguruan kokatuko dira.
Emakumezkoen irteera 16:00tan izango da eta gizonezkoena, aldiz, 16:15tan.
Lehen atalean, oinezko lasterketa hain zuzen ere, 5 kmko lana osatu beharko dute Mungiako kaleetatik zehar.
Bigarren atalerako, aurreko urteetako ibilbidea aldatu dute antolatzaileek, eta 20 kmko zirkuito azkarra ezarri dute, 2 kmko igoera txiki bat tartean dela. Mungiatik abiatuz, Fruniz-Fika-Gamiz-Elgezabal, zeharkatuz ondoren, Mungiara heldu, bigarren trantsizioa egin, eta ondoren, azken atalari ekingo diote, 2,5 kmko oinezko lasterketa, helmugara iritsi aurretik.
Bi mozketa puntu izango dira probaren zehar.
Lehenbizikoa, korrikako lehen atalaren bukaeran kokatuko da (5km oinezko lasterketa), eta 26 minutu izango dituzte duatletek gainditzeko.
Bigarren mozketa, bizikleta saioaren hamaikagarren kilometroan izango da, eta puntu hori gainditzeko, jarritako denbora epea, 60 minutukoa izango da.

 info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1417

Scroll to Top
Logo Euskal triatloi federazioa
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzen gaitu.