TRIATLON SANTANDER TALDEA IRABAZLE AMOREBIETA-ETXANON OSPATUTAKO DUATLOIAN.

2018ko maiatzak 12, Amorebieta Etxanoko Taldekako Erlojupeko I Duatloia jokatu da, Sprint distantzian, Amorebieta-Etxano Triatloi Taldea izan dugula antolatze lanetan eta Bizkaiko eta Euskadiko Triatloi Federakuntzen laguntzarekin.

~~24 talde aurkeztu zitzaizkigun Larreako polikiroldegian, hauetatik 3 talde emakumezkoak zirenik.

Arratsaldeko 15:00tan eman zitzaion irteera lehen taldeari, eta ondoren, minutu baten tarteaz, beste 23 taldeak ekin zioten lehen atalean zituzten 5 kilometroko oinezko lasterketari. Atal honetan Triatlon Santanderreko taldeek, bai emakumezko eta gizonezko mailan, genituen buruan.

Lehen trantsizioa egin ondoren, errepideko bizikletaz egin beharreko 20 kilometroko ibilbide gogorra zuten aurretik. Tarteka euria egin zuen, beraz kontu handiaz jokatzea funtsezkoa izango zen.

Ondoren, eta 2. Trantsizioa egin ondoren, hirugarren eta azken atalari ekin beharko zioten talde guztiek, 2,5 kilometroko oinezko lasterketa.
Emakumezko mailan Triatlon Santanderreko neskak markatu zuten denbora onena, bigarren postuan BilbaoTri sailkatu zen eta aipatu behar ere, Mugarra Triatloi Taldeko gastetxoak, nahiz eta taldeko hiruk helmuga gainditu, laugarrenak markatzen zuen denbora, tamalez ez ziren sailkatu, laugarren horrek bizikletan matxura mekanikoa  izan zuelako, hain zuzen ere, katea apurtu zitzaion.
Gizonezko mailan ere, eta hiru ataletan denbora onena markatu ondoren, Triatlon Santander izan genuen irabazle, bigarren postuan eta lasterketa on bat egin ondoren baita ere, Amandarri Triatloiko lekeitiarrak sailkatu ziren, eta podiumaren hirugarren postua Bilbao Triko taldeak bereganatu zuen.
 
SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN

1.- Triatlón Santander. 01:22:42
2.- BilbaoTri. 01:40:03

GIZONEZKOETAN

1.- Triatlon Santander. 01:03:33.
2.- Amandarri Triatloi Kluba. 01:05:33
3.- BilbaoTri. 01:08:05

Info. + http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1427

Scroll to Top
Logo Euskal triatloi federazioa
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzen gaitu.