IGANDEAN APIRILAK 07, DURANGON, EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA JOKATUKO DA

DURANGOKO DUATLOIAREN XII. EDIZIOA OSPATUKO DA, SPRINT DISTANTZIAN, 2019/04/07, GORKA URIBEETXEBARRIA MEMORIALA

~~Igandea, apirilak 07, Mugarra Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Durangoko XII. Duatloia ospatuko da. Proba Sprint distantzian lasterkatuko da (5km – 20,4km – 2,5km), eta Euskadiko Txapelketa izango dugu.
Trantsizio gunea, irteera eta helmuga, Ezkurdiko parkean kokatuko dira.
Emakumezkoen irteera 16:00tarako eta gizonezkoena 16:15tarako dago iragarrita.
Lehen eta hirugarren ataletan, oinezko lasterketakoak hain zuzen ere, herrian zehar egin beharreko lana izango dute duatletek, 5km lehenbizikoan eta 2,5km azkenengoan osatu arte.
Bien tartean, 20,4km, gogor eta gorabeheratusak izango dituzte bizikletaz egin beharrezkoak, guztiz aproposa ausardiz eta erasokor jokatzeko. Durangotik abiatu eta Oiz mendiaren barrenean egin beharko dituzte duatletak kilometro gehienek, Goiuritik eta Garai herrira. Puntu hontan buelta erdia eman, eta berriz Goiuritik Durangora bigarren trantsizioari ekiteko.
Antolakuntzak jarritako denbora mugak, puntu desberdinetan, honako hauek izango dira:
? 00:27:30 lehen atalaren bukaeran (5km oinezko lasterketa).
? 01:22:30 lehen atala + bigarren atala (T2ko sarreran).

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1444

Scroll to Top
Logo Euskal triatloi federazioa
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzen gaitu.