
28 Mai ASTEBURU HONETAN ONDARRUKO TRIATLOIA JOKATZEN DA
Posted at 00:00h
in Berriak
ONDARROAKO XIX. TRIATLOIA-GERARDO SAIZ VIII. MEMORIALA (2013/06/01)
Datorren larunbata, ekainak 1, hemeretzigarren Ondarroako triatloia ospatuko da, Gerardo Saiz, Ondarroako triatloiaren "alma mater"aren oroimenez zortzigarrena izango delarik. Proba, Ondarroako Koaxi Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute. 2013. Euskal Herriko zirkuitorako baliagarria izango da.
Emakumezkoen irteera 15,30etan eta gizonezkoena 15,45etan izango da. Boxak, Itxas Aurre enparantzan kokatuko dira. Lehen atala, 1.500mtako igeriketa saioan izango da, beronen hasiera Arrigorri hondartzan eginik, badian hiruki formako ibilbidea egin eta portuko sarrera igaro ondoren, Calatrava zubiko eskaileretatik ateraz, ikusleek Arrigorriko hondartzatik eta miradoretik, bai portutik eta baita Calatravako zubitik ere ikusi ahalko dutelarik. Lehen iragapenaren ondoren, bizikleta saioak 42kmtako ibilbidea izango du, hau oso gogorra izango delarik, Lekeitiorako itsas bidea zeharkatuz eta Oleta, Gisaburuaga, berriro Oleta, Plazakolako gurutzea, Berritxu, berriro Ondarroara iristeko. Artapunta, Oletako gurutzea, Milloi gaina eta Berritxuko irteerako errebuelta ikusleentzat leku interesgarriak izan daitezke. Bigarren iragapenaren ondoren, azken oinezko lasterkateri ekingo diote, 10kmtako ibildide launa izango delarik, hiru itzuli herrian emanez, Alameda, alde zaharra eta kiroldegiko gurutzea, proba jarraitu ahal izateko leku politak izanik. Helmuga Itsas Aurreko pasealekuan kokatuko da.
Info.+: https://www.triatloi.org