Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ASTEBURU HONETAN ZUMAIAN GIPUZKOAKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETA JOKATUKO DA

ZUMAIAKO VII. TRIATLOIA
2013/09/07

GIPUZKOAKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETA

Larunbata honetan, irailak 7, zumaiako zazpigarren triatloia ospatuko da, sprint (750m-20km-5km) distantzian lastertuko delarik. Proba, Zumaiako Triatloi Taldea, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izango da eta distantzia honi dagokionez, 2013. urteko gipuzkoako txapelketa izango da, Denboraldi honi dagokionez, Euskal Herriko zikuitorako azken aurreko proba puntuagarria izango da.

Proba, arratsaldeko 18:15etan hasiko da, emakumezkoen kategorian eta 18:30tan gizonezkoen kategorian. Lehen ataleko igeriketa saioan, 750m joan etorriko ibilbideari aurre egin beharko diote. Hasiera, itsas adarraren ezker aldetik, itsaso alderuntz eta itzulera itsas adarraren eskuin aldetik, boxetaruntz, bigarren bizikleta saiora pasatzeko. Bigarren atalean, 20kmtako ibilbide gogorra izango dute Zumaia eta Aizarnazabal artean, joan etorriko ibilbidea izanik. Proba amaitu baino lehen, eta boxetatik pasatu ondoren, azken 5kmri aurre egin beharko diote, oinezko saioan. 2,5kmtako ibilbideari bi itzuli eman beharko dizkiote, helmugara itzuli aurretik itsas adarraren paralelo pasatuz.

Gainera, proba honen aurretik, super sprint distantzian (350m-10km-2,5km), triatloi herrikoia ospatuko da arratsaldeko 17etan hasita. Aurten triatloi honen bigarren edizioa ospatuko da. Lasterketa  hau federatu gabe dauden triatletentzat zein triatloian hastera doazenentzat eta federatu gabe daudenentzat pentsatua dago.

info.+: www.triatloi.org

Tags: