
13 Uzt ASTEBURU HONETAN AUTONOMIEN ARTEKO ESPAINIAKO TRIATLOI TXAPELKETA
Asteburu honetan, uztailak 18 eta 19an, soriako Almazán herrian, autonomien arteko Espainiako triatloi Txapelketa ospatuko da. Triatletek, 750 m igeriketan, 20kmtako bizikleta saioan eta beste 5 km oinezko lasterketan osotu beharko dituzte.
Euskadiko Triatloi Federaziotik 12 kirolari izango dira txapelketa honetara deituak, 6 gizonezko eta 6 emakumezko, Euskadiko Triatloi Federazioko Zuzendari Teknikoa den Javier Berasategik zuzenduta.
Hiru txapelketa batera ospatuko dira, beraieri doakion sailkapenarekin (selekzioko emakumezkoen maila absolutua, selekzioko gizonezkoen maila absolutua eta sailkapen orokorra bi mailen batuketarekin)
Txapelketa honetan parte hartzera ondorengo triatletak deitu ditu Euskadiko Triatloi Federazioak:
GIZONEZKOAK
Ander Okamika (Garraitz Kirol Taldea)
Mikel Ugarte (Antxintxika Servimasa Triatloi Taldea)
Iván Gil (SVC-Seguridad)
Urko Herrán (ArabaTri)
Mikel Mujika (Antxintxika Servimasa Triatloi Taldea)
Xabier Tijero (S.C. Barakaldesa)
EMAKUMEZKOAK
Ibone Sanchez (Urola Triatloi Kluba)
Mireia Arrillaga (Garraitz Kirol Taldea)
Estefanía Gómez
Pili Bodegas (Yepa! Triatloi Kluba)
Aintzane Argaitz (C.D.C. Vibike)
Helene Alberdi (Yepa! Triatloi Kluba)
Twitter: #EusTri15
Jon Alegria