
24 Mar ASTEBURU HONETAN DURANGON EUSKAL HERRIKO DUATLOI ZIRKUITUKO BEDERATZIGARREN PROBA
DURANGOKO VIII. DUATLOIA
2015/03/28
Larunbata martxoak 28, arratsaldeko 15:30etan emakumezkoen kategorian eta 15:40tan gizonezkoetan Durangoko VIII. Duatloia ospatuko da. Distantzia motzekoa (10km-35km-5km) izango da. Antolakuntza, herriko taldea den Mugarra Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku egongo. Proba, 2015eko Euskal Herriko duatloi zirkuitorako bederatzigarren proba puntuagarria izango da.
Boxeak, irteera eta helmuga Ezkurdi Enparantzan kokatuko dira. Oinezko lehen atala, 10kmtakoa izango da eta herri barruko ibilbide bat osotu beharko dute. Bizikleta saioak herriz kanpoko ibilbidea izango du, 35 kmtakoa, Durango, Abadiño, Elorrio, Berriz, Abadiño, Iurreta, berriro Durangoran itzutzeko. Azken atala, 5 kmtako oinezko saioa izango da.