
03 Mar ASTEBURU HONETAN EIBARREN ETA BASAURIN JOKATUKO DIRA EUSKADIKO DUATLOI PROBAK
XXIV. EIBARKO DUATLOIA
2015/03/07
GIPUZKOAKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA
Datorren larunbata martxoak 7, Eibar Triatloi Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak, Eibarko duatloiaren hogeitalaugarren edizioa antolatuko dute. Eukadin jokatzen den laugarren proba puntuagarria izango da Euskal Herriko duatloi zirkuitoari dagokionez eta sprint distantzian (5km-19km-2,5km) lastertuko da. Gainera, Gipuzkoako duatloi sprint txapelketa jokatuko da.
Proba, arratsaldeko 16:45etan hasiko da emakumezkoen kategorian eta 16:48etan gizonezkoetan. Lehen oinezko lasterketan, 5kmko ibilbideari aurre egin beharko diote, ondoren, 19km bizikleta saioa osotu beharko dute eta amaitzeko oinezko lasterketako beste 2,5km bete beharko dituzte. Lasterketaren muina, Untzaga Plazaren inguruan kokatuko da, bertan irteera, helmuga eta boxeak kokatuko bait dira.
Oinezko bi lasterketak, herriko kaleetatik igaroko dira. Lehen atalean hiru itzuli eman beharko dituzte eta hirugarrean, itzuli bat egin beharko dute. Oinezko bi atalen artean, duatletek 19kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote, hiri armagina inguratzen duen bariantea zeharkatuz.
BASAURIKO XIX. DUATLOIA
2015/03/08
Igandea, martxoak 8, goizeko 11tan emakumezkoetan eta 11.15etan gizonezkoetan, K3-Hiru Kirolak Basauriko taldearen eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik, Basauriko hemeretzigarren duatloia ospatuko da. Proba, sprint (6,2km-19,9km-2,9km) distantzian lastertuko da, Euskal Herriko duatloi zirkuitorako bostgarren proba puntuagarria izango delarik.
Bai irteera zein helmuga lerroa, baita boxeak ere, Artunduaga kiroldegiko pistetan kokatuko dira. Lehen eta hirugarren oinezko lasterketako atalak herriko ibilbidea izango dute, 6.2km eta 2.9kmtakoa urrenez urren. Bi oinezko atalen artean, bigarren atalean, 19.9kmtako bizikleta saioaz osatuko da.