Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

ASTEBURU HONETAN HONDARRIBIN EUSKAL HERRIKO TRIATLOI ZIRKUITUKO SEIGARREN PROBA

HONDARRIBIKO VII. TRIATLOIA
2015/05/23

Larunbata honetan, maiatzak 23, hondarribiko zazpigarren triatloiaren edizioa ospatuko da. Sprint (750m-21,7km-5km) distantzian lastertuko da eta 2015. Euskal Herriko triatloi zirkuturako seigarren proba puntuagarria izango da. Proba, Biosnar Triatloi Kluba, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izango da.

 

Lasterketa, arratsaldeko 17:00tan hasiko da eta lasterketaren muina eta boxeak, hondartzaren parkinean kokatuko dira. Irteera, ondoan dagoen hondartzatik emango da, lehen 750mtako igeriketa saioari aurre egiteko, hondartza bertan bukatzeko. Lehen transizioaren ondoren, 21,7kmtako bizikleta saioari ekin beharko diote, herri kanpoko ibilbidea osotuz, Higuer Faroa, Guadalupeko igoera, Jaizkibeleko Paradorea pasatu, berriro Guadalupetik pasatuz boxetara iristeko. Proba amaitzeko, oinezko lasterketak 5kmtako herri barneko ibilbidea izango du, atletismoko pistetan helmugaratuko direlarik. 

 

Gainera, arratsaldeko 15:00etan, super sprint distantziako (375m-10km-2,5km) triatloi herrikoia ospatuko da.

Tags: