
22 Mar APIRILEKO LEHEN LARUNBATEAN GERNIKAKO DUATLOIAREN HITZORDUA IZANGO DA
GERNIKA-LUMOKO NAZIOARTEKO XXI. DUATLOIA
2016/04/02
Larunbata, apirilak 2, Gernika-Lumoko hogeitabatgarren duatloia lastertuko da, IA Sport Event eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Proba, distantzia sprintean (5km-20km-2,5km) lastertuko da, aurtengoan Euskadin jokatzen den Euskal Herriko zirkuiturako zazpigarren proba puntuagarria izango delarik. Gainera, Du Tri Iasport Kopako lehenengo proba puntuagarria izango da.
Emakumezkoen lasterketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da, gizonezkoen irteera berriz, arratsaldeko 16:15etan.
Partehartzaileek oinezko lasterketaren 5 kmko lehenengo atalari aurre egiteko, 2,5kmtako ibilbide bati bi itzuli eman beharko dizkiote Gernika-Lumoko kaleetan zehar.
Ondoren, lehen transizioa (T1) eta gero, 20 kmtako bizikleta saioarekin jarraituko dute, Urdaibaiko biosfera erreserba naturalaren paraje zoragarriak medio direla. Gernikatik abiatu eta Arratzurantz joango dira, Munitibarrera heltzeko. Ondoren, Arratzuko bidegurutzean eskubiruntz hartuko dute Mendata igotzeko. Mendatatik berriro Gernikara bueltatuz, bertan kokatuta dauden boxetara helduko direlarik.
Amaitzeko, bigarren transizioa (T2)ari aurre egin ondoren eta helmugara heldu baino lehen, 2,5kmtako oinezko lasterketari aurre egingo diote itzuli bat emanez, hau dena, Junta Etxea eta Gernikako Arbolaren inguruan izango da.
Info+.: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=264
Twitter: #GernikaDu16
Jon Alegria