
03 Api AZKOITIAN GIPUZKOAKO DUATLOI MOTZ TXAPELKETA JOKATUKO DA APIRILAK 17 IGANDEAN
AZKOITIKO XVII. DUATLOIA
2016/04/17
Apirilak 17 igandea, goizeko 10:30etan, emakumezkoen kategorian eta 10:40etan gizonezkoetan, Azkoitiko duatloiaren hamazazpigarren edizioa ospatuko da, Azkoitiko Triatloi Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Proba hau, distantzia motzekoa (10km- 34km-4.5km) izango da. 2016an Euskadin jokatuko den zortzigarren proba puntuagarria izango da Euskal Herriko zirkuitoari dagokionez eta gainera Gipuzkoako duatloi motz txapelketak jokatuko dira bertan.
Boxeak, Herriko Enparantzan, Udaletxe aurrean, kokatuko dira. Oinezko lasterketako saioak, Azkoitiako herrian zehar igaroko dira, lehena 10kmtakoa, 3.3kmtako ibilbideari hiru itzuli eman beharko zaizkiolarik lehen trantzisiora heldu baino lehen (T1).
Lehen tratzisiotik pasatu ondoren, bizikleta saioa bete beharko dute, GI-631 errepidean, Azkoitiatik Zumarragara joan-etorria egin beharko dute, bigarren ataleko 34kmtako ibilbidea bete ondoren, bigarren trantzisio gunera itzultzeko (T2).
Bukatzeko, bigarren tratzisiotik pasatu ondoren, bigarren oinezko lasterketako saioa 4.5kmtakoa, 2.25kmtako ibilbideari bi itzuli emanez, hau ere herriko kaleetan zehar bete beharko dute, Kale Nagusian kokatuko den helmugara iristeko.
Info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=261
Twitter: #AzkoitiaDu16
Jon Alegria