Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

GURUTZE FRADES ETA ENEKO LLANOS BURU ZORTZI EUSKAL TRIATLETA MUNDUKO IRONMAN TXAPELKETAN

Hurrengo larunbata urriak 8an izango da hitzordua eta aurten Euskadik zortzi ordezkari izango ditu, Konako irlan jokatuko den Hawaiiko Ironman mitikoan. Proba hau, distantzia luzeko triatloi munduko meka da, Munduko Ironman Txapelketa izanik, non PRO mailan sailkapen onenak izan dituztenak iristen diren, 58 gizonezko eta 47 emakumezko, eta adin taldeetan, planetan zehar frankizia honen hogeitabat probetan ondoen sailkatuta daudenak parte hartzen duten, guztira 2300 partehartzaile osatuz.

PRO kategorian bi ordezkari izango ditugu, Gurutze Frades (107 dortsala) iurretarra, bere lehen partehartzean eta Eneko Llanos (6 dortsala) gasteiztarra, bere hamaikagarren zitan, bere gain, 2008. urtean bigarren sailkapena eskuratuz eta bost bider lehen zazpi sailkatuetan izanik.

Adin taldeetan sei triatleta izango dira eta denak gizonezkoen kategorian. Gazteena, Kristian Quintans (2231 dortsala) bilbotarra, M25-29 adin taldean, eta beteranoena Aitzol Arregi (852 dortsala) donostiarra, M45-49 adin taldean. Beste euskaldunak M35-39 adin taldean parte hartuko dute, Suedian bizi den Jon Albizuri (1572 dortsala) azkoitiarra, bi urtez jarraian Hawaiin parte hartuz,  Jon Unanue (1782 dortsala), zarauztarra, Aritz Kortabarria (1615 dortsala) bergararra, Mikel Calahorra (1913 dortsala) Bahreinen bizi den bilbotarra kenduta, azken honek  M30-34 adin taldean parte hartuko duelarik.

Irteera ezberdinen ordutegia (Euskadiko ordutegia):

18:25etan PRO GIZONEZKOAK (Eneko Llanos)

18:30etan PRO EMAKUMEZKOAK (Gurutze Frades)

18:55etan GIZONEZKOEN ADIN TALDEAK (Kristian Quintans, Aitzol Arregi, Jon Albizu, Jon Unanue, Aritz Kortabarria eta Mikel Calahorra)

19:05etan EMAKUMEZKOEN ADIN TALDEAK

Twiter: #EusIMKona16

Jon Alegria

Tags: