
03 Abu IRAILAK 11an SESTAON JOKATUKO DA EUSKAL HERRIKO ZIRKUITUKO AZKEN AURREKO TRIATLOIA
SESTAOKO III. TRIATLOIA
2016/09/11
Igandea, irailak 11, Sestaon bere hirugarren triatloia ospatuko da.
Proba, Aurrerantz Sestaoko Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute eta distantzia olinpikoan (1,5km-40km-10km) jokatuko da. Proba hau, Euskal Herriko zirkuiturako azken aurreko proba puntuagarria izango da.
Emakumezkoen lasterketa, goizeko 10:45etan hasiko da eta gizonezkoena berriz goizeko 11:00etan.
Lehen igeriketako saioa, La Benedicta kaian izango da, 1,5kmtako ibilbidea izango delarik, ibilbide triangular bati bi itzuli emanez.
Ondoren, lehen transizioa (T1) beteta, 40kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote. Ibilbide hau gogorra izango da, Hiru itzuliz osoturiko zirkuitu bat osotuz, Uriosteko igoera hiru alditan igo beharko dutelarik.
Bizikletako saioa amaitu ondoren, bigarren transizioan (T2), azken atalera pasatuko dira, 10kmtako oinezko lasterketara. Atal honetan, ospe haundia duten La Naval eta Bizkaiko Labe Garaia lantegien albotik pasatuko dira, itsas pasealekutik bukatuta, Bizkaiko Zubia lekuko izango delarik, helmugara heldu aurretik.
Iraganeko industria triatloia, Labe Garaia hiru saioetan lekuko izango dena.
Twitter: #SestaoTri16
info+.: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=279
Jon Alegria