
24 Mai EKAINAK 03an, OSPATUKO DA AZKOITIAN GIPUZKOAKO DUATLOI TXAPELKETA SPRINT DISTANTZIAN
AZKOITIKO XVIII. DUATLOIA 2017/06/03
Larunbata, ekainak 03, Azkoitri Triatloi Klubak, eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Azkoitiko duatloiaren XVIII. edizioa ospatuko da Sprint distantzian (5km – 17km – 2,5km) eta, horrez gain, Gipuzkoako Duatloi txapelketa jokatuko da bertan.
~~Boxeak Herriko Plazan kokatuko dira, eta 13:45tatik eta 15:15taraino egongo dira zabalik.
Emakumezkoei, 16:45tan, emango zaie irteera eta gizonezkoei 16:50tan.
Lehen atalean, bira bi emango dira 2,5 kilometroko zirkuito bati, guztira 5 kilometroko lasterketa osatzeko, eta denbora muga atal hau bukatzeko 25 minututakoa izango da.
Trantzisioa egin ondoren, bizikletako atalari ekin beharko zaio, 17 kilometroko ibilbidea guztira. Honen bukaeran, T2ren sarreran, bigarren mozketa puntua kokatuko da, eta gainditzeko epea, ordu bat eta 20 minututan ezarriko da.
Gogoarazi, mozketa epe denborak, gizonezkoen irteeragandik neurtuko direla.
Bigarren trantzisioa egin, eta azken atalari aurre egin beharko die triatletak, 2,5km korrikako lana eginez gero, Herriko Plazan kokatuko den helmugan bukatzeko.
Info.+Froga https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=328
Recorridos y Boxes:
https://www.triatloi.org/campus/documentos/pruebas/18301907_1040653372633562_1920043966861309913_n.jpg
https://www.triatloi.org/campus/documentos/pruebas/Boxes(9).jpg
Jakinarazi, baita ere, egun berean eta 15:30tan Azkoitiko IV. Duatloi Herrikoia (2km – 8 km – 1 km) jokatuko dela.