
09 Eka EKAINAK 17an, JOKATUKO DA LEKEITIOKO NAZIOARTEKO TRIATLOIAREN XXV. EDIZIOA, SPRINT DISTANTZIAN
LEKEITIOko NAZIOARTEKO XXV. TRIATLOIA 2017/06/17
~~Datorren larunbatean ekainak 17, Garraitz Kirol Taldeak, eta Bizkaia eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Lekeitioko Nazioarteko XXV. Triatloia ospatuko da Sprint distantzian (0,750km – 21km – 5km).
Segurtasun arazoak direla eta, probaren hasiera 14:00tatik 15:00tara atzeratu da, eta horren eraginez, eta mareak kontuan hartuz, igeriko zirkuitoa aldatu behar izan dute antolatzaileek.
Boxeak 13:00tan ireki eta 14:45tan sarratuko dira.
Emakumezkoei 15:00tan emango zaie hasiera eta gizonezkoei 15:15tan.
Lehen atala osatzeko, igerikoa, denbora muga 22 minutu eta 30 segundukoa izango da, gizonezkoeen irteera referentzi bezala hartuz gero.
Bizikleta saioan, 21 kilometro guztira, mozketa puntu bi jarri dira. Lehena, 10,5 Kilometroan, bira gunean hain zuzen ere, eta denbora muga 40 minututakoa izango da lehen gizonezkoa pasatutakoan neurtua. Aldiz, saio hontako bigarren puntu mozketa, T2ko sarreran egingo da. Triatletek ordu bete eta 10 minutu izango dituzte, gizonezkoen irteeratik, igeri eta bizkletako saioak osatzeko.
Hirugarren eta azken atala, 5 kilometroko oinezko lasterketa izango dute, Santa Katalina ermitara joan etorria eginez, Lekeitioko Independentzia Enparantzan kokatuko den helmugan bukatzeko.
info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=314