Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

MIREIA ARRILLAGA ETA LUKE BURNS GARAITU DIRA, GETXOKO IV. TRIATLOIAN

AGUSTÍN UGARTEREN OROIMENEZ GETXOKO IV. TRIATLOIA 2017/07/22

16:00tan eman zitzaion irteera emakumeen frogari eta 18 minutu beranduago, gizonezkoei, igeriko atalari ekiteko.

Triatletek, froga ederra eskeini ziguten larunbatean han elkartu ginen guztioi. Emakumeen artean, bazirudien, Brittany Dutton australiarrak lortuko zuela garaipena, kontuan edukita bi minutu eta erdiko aldea lortu zuela igeriko saioan Itziar Portero eta Mireia Arrillagarekikoz.

Gizonezko kategorian, aleak txikiagoak ziren eta minutuko biko tartean 20 triatleta inguru aurkeztu ziren T1an, bizikleta hartu eta bigarren saio gorabetsuari ekiteko.

Bizikleta saioak, igoera gogorrik eduki ez arren, sentzuz jokatzea eskatzen zuen. Prestatutako ibilbideak ez zuen ematen aukerarik arnas hartzeko, beti gora eta behera ekin behar zioten triatletek, eta hori gutxi balitz, haizeak ere parte hartu nahi izan zuen gauzak sailtzeko.

Baldintza hauetan, eta saio ikaragarria egin ondoren, Mireiak ia bi minutu murriztu zizkion Britannyri. Bizikletaz egindako lan txukunari, jarraipena eman zion Mireiak korrikako azken saioan, eta hortaz, australiarra harrapatu eta gainditu zuen garaipen handia lortuz.

Gizonezkoen kategorian, Egoitz Zalakain nabarmendu zen, eta hamalaugarren postuan hasi ondoren bizikleta saioa, lasterketa buruan aurkeztu zitzaigun T2an, nahiz eta arazotzoren bat eduki triatloiko manilarraz. Lehia izugarria ikusteko aukera izango genuen Egoitz eta Lukeen artean, eta horrela gertatu zen. Australiarrak ritmo bizia jarri zuen eta Egoitzek nahiz eta saiatu arren, ezin izan zion eutsi. Hortaz, Luke Burns, australiar gaztea azaldu zitzaigun lehen postuan helmugan.    

 

 

SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN

1.- Mireia Arrillaga, Garraitz Kirol Taldea. 02:34:17

2.- Britanny Dutton, Qaz Squad. 02:35:37

3.- Estefanía Gómez Villanueva, Independiente. 02:40:39

 

GIZONEZKOETAN

1.- Luke Burns, Waz Squad. 02:13:10

2.- Egoitz Zalakain Erbiti, Independiente. 02:14:28

3.- Gorka Bizkarra Etxegibel, ANB Urdaitri Motrivation. 02:17:39

 

info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=318

\n","display_events_bar":false,"disable_event_search":false,"live_refresh":true,"ical":{"display_link":true,"link":{"url":"https:\/\/triatloi.org\/?post_type=tribe_events&eventDisplay=widget-events-list&ical=1","text":"Export Ekitaldiak","title":"Hau erabili egutegi datuak Google Calendar, Apple iCal eta beste aplikazio bateragarriekin partekatzeko."}},"container_classes":["tribe-common","tribe-events","tribe-events-view","tribe-events-view--widget-events-list","tribe-events-widget"],"container_data":[],"is_past":false,"breakpoints":{"xsmall":500,"medium":768,"full":960},"breakpoint_pointer":"478c975b-1f3d-416d-923e-229341320563","is_initial_load":true,"public_views":{"list":{"view_class":"Tribe\\Events\\Views\\V2\\Views\\List_View","view_url":"https:\/\/triatloi.org\/eventos\/zerrenda\/","view_label":"Zerrenda"},"month":{"view_class":"Tribe\\Events\\Views\\V2\\Views\\Month_View","view_url":"https:\/\/triatloi.org\/eventos\/hilabetea\/","view_label":"Hilabete"},"day":{"view_class":"Tribe\\Events\\Views\\V2\\Views\\Day_View","view_url":"https:\/\/triatloi.org\/eventos\/gaur\/","view_label":"Egun"}},"show_latest_past":false,"compatibility_classes":["tribe-compatibility-container"],"view_more_text":"Egutegia ikusi","view_more_title":"View more ekitaldiak.","view_more_link":"https:\/\/triatloi.org\/eventos\/","widget_title":false,"hide_if_no_upcoming_events":false,"display":[],"subscribe_links":{"gcal":{"label":"Google Calendar","single_label":"Google Calendar-era gehitu","visible":true,"block_slug":"hasGoogleCalendar"},"ical":{"label":"iCalendar","single_label":"Add to iCalendar","visible":true,"block_slug":"hasiCal"},"outlook-365":{"label":"Outlook 365","single_label":"Outlook 365","visible":true,"block_slug":"hasOutlook365"},"outlook-live":{"label":"Outlook Live","single_label":"Outlook Live","visible":true,"block_slug":"hasOutlookLive"}},"_context":{"slug":"widget-events-list"}}