Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

114 NESKA-MUTIL IZAN GENITUEN LEGUTIOKO TRIATLOI KROSS TXIKIAN

LEGUTIOKO IV. TRIATLOI KROSS TXIKIA 2018/09/22

~~2018ko irailaren 22an, larunbata, eta goizeko 11:30tan, Arabako Triatloi Federakuntzak antolatuta, Legutioko Triatloi Krossaren IV. edizioa ospatu zen.

Guztira, 114 neska-mutil koxkor azaldu ziren parte hartzeko asmoz, Zabalain Penintsulan, ingurumen zoragarria honako proba bat antolatzeko.

Eguraldia ere lagun izan genuen, beraz, festa eta kirol giro paregabea bizitzeko osagai guztiak genituen. 

Hiru kategori desberdinak ikusteko aukera izan zen.

Lehen eta behin, Benjaminak izan genituen lehi bizian, 2008-09an jaiotakoak, eta osatu behar izan zuten distantziak honako hauek (50 metro igerian – 1 km bizikletan – 250 metro oinezko lasterketan).

Ondoren Alebinen txanda izan zen, 2006-2007an jaiotakoak, eta bete beharreko ibilbidea (100 metro igerian – 2km bizikletan – 500 metro oinezko lasterketan).

Azkenik, eta bukatzeko, Infantilen proba ikusi genuen, 2004-05an jaiotakoak, eta beraiek bete beharreko lana (150 metro igeri – 3km bizikletan – 750 metro lasterka).

Tags: