
19 Urt 2018 DENBORALDIA AURKEZTEN ZAIGU
Otsailak 17an emango zaio hasiera Euskadiko Triatloi denboraldiari.
~~Duatloi denboraldiak, bederatzi proba izango ditu. Hauetatik bat, Oñatin ospatuko dena martxoak 11an, distantzia motzean jokatuko da, eta beste zortziak Sprint distantzian ospatuko dira. Aipatu, baita ere, aurtengo denboraldian Ermua, Azkoitia eta Aizarnazaleko probak ez direla jokatuko, eta ordez, bi proba berri izango ditugula, Bilbo eta Erandio hain zuzen ere.
Triatloiei dagokionez, Getarian izango dugu irteera puntua apirilaren 29an, eta hemeretzi proba ondoren, irailak 15an Deban izango dugu 2018ko azkena. Tartean, distantzi guztietako probak izango ditugu hiru Herrialdetan zehar.
Honez gain, Acuatloi bi ere izango ditugu, ekainak 9an Getxon, eta uztailak 20an Barakaldon.
Aipatu behar ere, otsailak 25an, Nafarroako Isaban ospatuko den Euskadiko Neguko Triatloi Txapelketa.