
26 Mar IRENE LOIZATE ETA JAVIER GOITIA IRABAZLE DURANGON OSPATUTAKO DUATLOIAN
2018ko martxoaren 25, Durangon XI. Duatloia jokatu da, Gorka Uribeetxebarria memoriala, Sprint distantzian, Mugarra Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioa izan ditugula antolatze lanetan.
~~220 duatleta aurkeztu zitzaizkigun Durangoko Ezkurdiko parkean pasa den igande goizean, euriari aurre eginez.
Irteera aurretik, eta azken urteetan Euskal Zirkuituko hainbat duatloi eta triatloi desagertu edo eta etenaren kezkak eraginez, triatletek adierazpen bat irakurri zuten, Federazioek, Trafiko, Proba Antolatzaileek eta baita Klubei gaian jarduteko eskatuz, eta denen artean joera hau geldiarazteko.
Durangoko probari dagokionez, Irene Loizate izan genuen, emakumezko mailan, jaun eta jabe eta oinezko lasterketako saio bietan oinarritu zuen bere garaipena. Bigarren postuan, Emma Pérez izan genuen bizikletako saio ikusgarria egin ondoren, baina nahiz eta Irenerekiko alea murriztu atal honetan ez zuen harrapatzea lortu. Podiumeko hirugarren postua, Sestao Triko Andrea Medierorentzat izan zen.
Bestetik, eta gizonezko mailan, emozioa izan genuen nagusi. Lehen atalean, 5kmko oinezko lasterketan, Urko Herran izan genuen azkarrena, baina nahiko hurbil zetozkion atzetik gainontzeko zekor guztiak. Jarraian, bizikletako atal gogorra zuten denek ere aurretik, eta T2an, Ander Okamika eta Javier Goitia azaldu ziren elkarrekin. Azken atalak emango beharko zigun irabazlearen izena, eta hori Goitia izan genuen, Anderri 11 segundu ateraz.
Bukatzeko, eta federatu guztiek helmugaratu eta gero, umeen txanda izan zen. Mugarra Triatloi Klubak eta Bizkaiko Triatloi Federazioak antolatuta, mutil eta neska koxkorrekin disfrutatzeko unea izan genuen han elkartutakoak.
Hiru maila desberdin izan genituen, Benjaminak, Alebinak eta Infantilak, harrobia gero eta sendoagoa dugula erakutsiz, beraz zaindu dezagun maite dugun kirol hau, eta denon arteko lan eta ekimenez, norabide zuzena eman diegun.
Eutsi goiari!!!!!
SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Irene Loizate Sarrionandia, Saltoki Trikideak. 01:11:18
2.- Emma Pérez García, Club Triatlón Campos de Castilla. 01:12:24
3.- Andrea Mediero Losada, Sestao Triatloi Taldea. 01:13:36
GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Javier Goitia Omaetxebarria, Ascentium ArabaTri. 01:00:16.
2.- Ander Okamika Bengoetxea, ANB Triathlon Team Portugalete. 01:00:27
3.- Isasi Gonzalo Fuentes, C.T. Laboratorio SYS. 01:00:30
Info. + https://www.triatloi.org/campus/pub/pruebas.asp?idioma=eu