Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

EKAINAK 22an, OSPATUKO DA BIZKAIA TRIATHLÓN Urdaibaiko Biosfera Erreserbako I Edizioa

BIZKAIA TRIATLON I. EDIZIOA 2019/06/22

~~Datorren larunbatean, ekainak 22an, IA Sports Events eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Bizkaia Triathlón Urdaibaiko Biosfera Erreserbako I. edizioa ospatuko da Erdia edo eta Half distantzian (1,9km – 86km – 21km).
Gogoarazi, material kontrola, ostiralean 16:00tatik 20:00tara, edo eta larunbatean 08:00tatik eta 09:00ak arte pasatu ahal izango dela.

Goizeko 10:30tan gizonezkoei emango zaie irteera, 10:35tan emakumezkoei eta 10:40tan Openen txanda izango da.
Igeriko 1,9 kilometroko saioa Bermeon osatuko dute. Ondoren lehenengo trantsizioa (T1) egin, eta bizikletako saio polit eta gogorrari ekingo diote, guztira 86 kilometroko ibilbidea osatzeko. Bermeotik abiatu eta Gernikatik pasa eta gero, Lekeitiora heldu beharko dira, handik berriz ere Gernikara bueltatzeko bigarren trantsizioari ekiteko.
Bukatzeko, triatletek 7 kilometroko zirkuito bati, hiru bira eman beharko dizkie iragarritako 21 kilometroak osatzeko.

+ info.: https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1436

Tags: