
14 Mai MAIATZAK 19an, GORLIZ BADIAko TRIATLOIAREN XIII. EDIZIOA JOKATZEN DA SPRINT DISTANTZIAN
GORLIZ BADIAKO XIII. TRIATLOIA 2019/05/19
~~Igandea, maiatzak 19, IA Sports Events eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Gorliz Badiako XIII. Triatloia ospatuko da Sprint distantzian (0,750km – 23km – 5km).
Trantsizio gunea Gorlizko hondartzako aparkalekuan kokatuko da, eta goizeko 08:00tan ireki ondoren, 09:45tan sarratuko da.
Gizonezkoen lasterketa goizeko 10:00tan izango da eta emakumezkoena, aldiz, 10:05ean.
Lehen atalean, igeriketa saioan, triatletek 750 metroko ibilbidea osatu beharko dute, hasiera eta amaiera Gorlizko hondartzan izango delarik. Lehen atal hau betetzeko denbora muga 25 minututakoa izango da.
Lehen trantsizioa egin ondoren, eta bizikletak hartuta, 23 kilometrotako ibilbideari ekin beharko diote triatletek. Saioaren bukaeran (T2an), bigarren mozketa puntua ezarriko da, eta gainditzeko denbora epea ordu bete eta 40 minututan egongo da ezarrita.
Bigarren trantsizioa egin, hirugarren eta azken atala geratuko zaizkie proba bukatzeko, 5km oinezko lasterketan. Antolakuntzak, hornidura gune bi ezarriko ditu, 1,25 eta 3,75 kilometroetan korrikako atal hontan.
Horrez gain, eta goizeko 10:10ean Triatloi Open proba (ez federatuak) ere ospatuko da.
info.+ https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1474