Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

2015 DENBORALDIA HASTERA DOA

Hurrengo asteburuan, otsailak 7, Euskadiko duatloi denboraldi berria hasiko da.

Euskadiko Triatloi federazioak antolatutako probei bagagozkio, berrogeitabat izango dira ospatuko direnak, bai duatloian zein triatloian baita akuatloian eta baita duatloi krosean zein triatloí krosean ere, Euskadi osoan zehar, otsailean hasi eta urriaren azkenengo astebururarte.

Duatloi denboraldiak, hamabi proba izango ditu, distantzia sprint, motz eta luzean, lasterketak otsaila, martxoa eta apirilean ospatuko direlarik. Bederatzi Bizkaian eta hiru Gipuzkoan. Zirkuituarekin batera, modalitate guztietako Euskadiko duatloi txapelketak jokatuko dira.

Triatloi denboraldiari bagagozkio, maiatzak 1ean hasiko da, duatloiko denboraldi amaierarekin bat eginez, eta irailaren erdialdean emango zaio amaiera. Bost hilabete hauetan, hogeitabi proba ospatuko dira. Hamar Bizkaian, hamaika Gipuzkoan eta bat Araban. Zirkuitoarekin batera, modalitate guztietako Euskadiko triatloi Txapelketak jokatuko dira. Distantzia luzeak ere bere lekua izango du, Bizkaian Bilbo eta Garain, Gipuzkoan Zarautzen eta Araban Gasteizen. Triatloi hauekin bat, Donostian, Emakumeren Triatloia ospatuko da.

Akuatloiei bagagozkio, hiru proba jokatuko dira, hirurak Bizkaian. Duatloi kroseko proba bakarra lastertuko da, Bizkaiako Barakaldo herrian eta aurtengoan triatloi krosean bi proba jokatuko dira, bat arabako Legution eta gipuzkoako Oñatin bestea.

Info.+: https://www.triatloi.org

NULL

Tags: