Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

IGANDE HONETAN DONOSTIAN ZIRKUITUKO ZAZPIGARREN TRIATLOIA ETA TRIATLOI FAMILIARRA JOKATUKO DIRA

DONOSTRIKU TRIATLOIA

2015/06/14

 

Igandea, ekainak 14ean, Donostian hamargarren sprint triatloia ospatuko da. Proba hau, Triku Kirol Elkarteak, Gipuzkoako triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatzen dute, eta gainera Euskadin jokatzen den 2015ko  Euskal Herriko triatloi zirkuitorako zazpigarren proba puntuagarria izango da.

                   

Boxak Ondarretako hondartzarako sarrera parean kokatuko dira. Irteera, Ondarretako hondartzatik emango da "Pico del Loro"parean. Probaren hasiera, goizeko 9:00etan emakumezkoen kategorian eta 9:10etan gizonezkoen kategorian izango da.

 

Igeriketa saioak 750m izango ditu Ondarretako badian zehar igeri eginez. Lehen trantsizioaren (T1) ondoren, triatletek 20kmtako bizikleta saioa osotu beharko dute, boxetatik Usurbil bitartean eta berriro boxetara itzuliz. Proba amaitzeko, bigarren trasizioaren (T2) ondoren, oinezko lasterketari aurre egingo diote 5km osatuz boxetatik Club Nauticora, Donostiako Udaletxe parera, joan-etorria eginez, helmuga Ondarretako pasealekuko lorategiaren amaieran kokatuko delarik.

 

 

DONOSTIAKO V. TRIATLOI FAMILIARRA

2015/06/14

 

Bigarren zita, baita igandean, ekainak 14, Donostian izango da, bostgarren triatloi familiarra ospatuko delarik. Familiako triatloi honek, 125m-4km-1kmtako distantzia izango du eta Ondarreta inguruan ospatuko da. Proba hau ere, Triku Kirol Elkartea, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.

 

Probaren hasiera eguerdiko 12:30etan izango da. Kontutan izan behar da, triatloi familiarrean, helburua kirola familian egitea dela, beraz, ez da denborarik hartuko. Familietako kide desberdinek parte hartu dezakete. Probaren helburua, hiru atalak taldean egitea izango da, lasterketak ez bait du lehiaketa izaerarik izango.

Tags: