Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

IGANDEAN SESTAON TRIATLOIA BUELTAN EUSKADIN ZIRKUITUKO HAMABIGARREN PROBAREKIN

SESTAOKO II. TRIATLOIA
2015/09/06

Igandea, irailak 6, Sestaon bere bigarren triatloia ospatuko da. Proba, Aurrerantz Sestaoko Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute eta distantzia olinpikoan (1,5km-34km-10km) jokatuko da. Proba hau, Euskal Herriko zirkuiturako hamabigarren proba puntuagarria izango da.

 

Emakumezkoen lasterketa, goizeko 10:30tan hasiko da eta gizonezkoena berriz goizeko 10:45ean. Lehen igeriketako saioa, La Benedicta kaian izango da, 1,5kmtako ibilbidea izango delarik. Ondoren, lehen transizioaren ondoren (T1), 34kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote. Ibilbide hau oso gogorra izango da, La Arboledako 2. mailako portua igo beharko dutelarik. Bizikletako saioa amaitu ondoren, bigarren transizioan (T2), azken atalera pasatuko dira, oinezko lasterketara. Atal honetan, ospe haundia duten La Naval eta Bizkaiko Labe Garaia lantegien albotik pasatuko dira, itsas pasealekutik bukatuta, Bizkaiko Zubia lekuko izango delarik, helmugara heldu aurretik. Iraganeko industria triatloia, Labe Garaia hiru saioetan lekuko izango dena.

 

Twitter: #SestaoTri15

 

Jon Alegria

Tags: