
27 Abu LARUNBATEAN ZUMAIAN IZANGO DA TRIATLOI ZIRKUITUKO HAMAIRUGARREN PROBA
ZUMAIAKO IX. TRIATLOIA
2015/09/12
Larunbata honetan, irailak 12, zumaiako bederatzigarren triatloia ospatuko da, sprint (750m-20km-5km) distantzian lastertuko delarik. Proba, Zumaiako Triatloi Taldea, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izango da. Denboraldi honi dagokionez, Euskal Herriko zikuitorako hamahirugarren proba puntuagarria izango da.
Proba, arratsaldeko 17:00etan hasiko da, emakumezkoen kategorian eta 17:15tan gizonezkoen kategorian. Lehen ataleko igeriketa saioan, 750m. joan etorriko ibilbideari aurre egin beharko diote. Hasiera, itsas adarraren ezker aldetik, itsaso alderuntz eta itzulera itsas adarraren eskuin aldetik, boxetara gerturatzeko, bigarren bizikleta saiora pasatu aurretik. Lehen transizioaren (T1) ondoren, bigarren atalean, 20kmtako ibilbide gogorra izango dute Zumaia eta Aizarnazabal artean, joan etorriko ibilbidea izanik. Proba amaitu baino lehen, bigarren transizioari (T2) aurre egin beharko diote eta boxetatik pasatu ondoren, azken oinezko 5km osotu beharko dituzte, 2,5kmtako ibilbideari bi itzuli eman beharko dizkiote, helmugara itzuli aurretik itsas adarraren paralelo pasatuz.
Gainera, proba honen aurretik, super sprint distantzian (350m-10km-2,5km), triatloi herrikoia ospatuko da arratsaldeko 15:30etan hasita. Aurten, triatloi honen laugarren edizioa ospatuko da. Lasterketa hau federatu gabe dauden triatletentzat zein triatloian hastera doazenentzat eta federatu gabe daudenentzat pentsatua dago.
Twitter: #ZumaiaTri15
Jon Alegria