IRAILAK 22an, GETXON, EUSKADIKO AKUATLOI TXAPELKETA JOKATUKO DA

GETXOKO II. AKUATLOIA 2018/09/22

~~Larunbata irailak 22, Getxoko TKrono Triatloi Klubak antolatuta, eta Euskadiko Triatloi Federazioaren laguntzarekin, Getxoko II. Acuatloia ospatuko da Sprint distantzian (2,5km – 1km – 2,5km). Gainera, aurtengo edizioa, Euskadiko txapelketa izango da.

Bai irteera, boxak eta helmuga, Areetako hondartzaren ingurumenean kokatuko dira.

Lehen atala, 2,5 km oinezko lasterketan, Areetako portu hertzeko pasealekutik egingo dute partaideek.

Lehen trantsizioa (T1) egin ondoren, kilometro bateko igeri saioari ekingo diote akuatletek Areetako hondartzan.

Bukatzeko, eta T2 egin ondoren, azken saioari aurre egin beharko diote denek ere, lehen atalean bezala, 2,5 km oinezko lasterketan bete beharrekoa.

Info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1385

Adierazi, baita ere, froga federatuaren aurretik, Akuatloi Herrikoia ospatuko dela SuperSprint distantzian (1,25km – 0,5km – 1,25km).

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1384

Scroll to Top
Logo Euskal triatloi federazioa
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzen gaitu.