
11 Ira Debako X. Triatloia – Bertan Behera
Deba Xtrem Triatloi Taldeak helarazitako oharra ETFko kideei
Larunbat honetan, irailaren 15ª, ospatzekoa zen Debako X. Triatloia Deba Extrem Triatloi Taldeak antolatua. Hurrengo mezua helarazi nahi izan dio antolakuntzak Euskadiko Triatloi Federazioa osatzen dien guztiei:
Hilabete gogorren ostean lana egiten Debako X. Triatloiaren antolakuntzan 2017an sortutako arazoak ekiditeko hurrengo informazioa helarazi nahi dugu:
Debako X. Triatloiko antolakuntza ez da gai irailaren 15ean hurbilduko diren parte hartzaile eta ikusleen segurtasuna bermatzeko.
Arrazoi hori medio, Debako X. Triatloi bertan behera gelditzen da.
Jabetun gara horrek sor dezakeen atsekabeaz persona askorengan eta batez ere urtetik urtera hurbildu zaretenak gure probara dortsal bat jartzeko edo parte hartzaileak animatzeko.
Horregatik barkamena eskatu nahi dugu sortutako eragozpenengatik eta eskerrak eman bai animo mezuak bidali diguzuenoi eta baita WEC enpresari, gure hamargarren urtemugan probari laguntzeko erakutsitako prestutasunarengatik.
Eskerrik asko