
18 Mar GARAIN TALDEKAKO DUATLOIA OSPATU ZEN IGANDEAN
GARAIKO TALDEKAKO DUATLOIAREN I EDIZIOA 2019/03/17
~~Igandea, martxoak 17, Garai Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Garaiko taldekako duatloiaren lehenbiziko edizioa jokatu zen x3 emakumezkoen eta gizonezkoen proban, eta x4 proba mistoan.
Taldeko partaide bakoitzak osatu beharrezko lana honako hau zen: 2km lasterketa lehen atalean, 8 km errepideko bizikletan eta bukatzeko 1 km oinezko lasterketa.
Tokia polita izan arren, eta ingurumeneko orografiak eragita, ibilbide gogorrari aurre egin beharko zioten denek ere, bai korrikako atalean eta bizikletako saioan. Horrez gain, eguraldiak ez zien batere lagundu, eta bizikletako atalean, batez ere, kontu handiz kudeatu beharko zituzten bihurguneak.
Lasterketari dagokionez, emakumezkoetan, Sestao Triatloi Taldeko partaideak lortu zuten garaipena, eta gizonezkoetan aldiz, eta lehen postatik buruz hartu eta gero, ANB Triathlon Team Portugaletekoak garaitu ziren helmugan.
Bestetik, eta proba Mistoan, Getxo Triatloi Taldeko kirolariak izan genituen garaile.
Info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1481
Info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1488