Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

MARTXOAK 23 LARUNBATA, OÑATIN, EUSKADIKO DUATLOI MOTZ TXAPELKETA JOKATUKO DA

OÑATIKO XXVII. DUATLOIA 2019/03/23

Larunbata honetan, martxoak 23, Aloña Mendi K.E. Triatloi Taldeak eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Oñatiko Duatloiaren XXVII. edizioa ospatuko da distantzia motzean (10km – 37km – 5km).
Aurtengoa, distantzia motzeko Euskadi eta Gipuzkoako txapelketa izango dugu. 
Irteera eta helmuga, eta baita trantsizio gunea ere, Foruen Enparantzan kokatuko dira.
Emakumezkoen irteera 16:00tan izango da eta gizonezkoena, aldiz, 16:10tan.
Oinezko lasterketako bi saio izango dituzte herriko kaleetan zehar. Lehen atala, 5 kmko zirkuito bati bira bi emango zaio, 10 km osatzeko, eta hirugarren eta azken atalean 5 km.
Lehen transizioa egin ondoren, bizikletako saioa bete beharko dute, 18,3Km dituen zirkuitu bati bi itzuli emanez, guztira 37kmtako ibilbidea osatzeko.
Mozketa puntu hiru izango dira probaren zehar, eta gizonezkoen proba hasiera hartuko da referentzi bezala.
Lehena, korrikako lehen atalaren bukaeran kokatuko da (10km oinezko lasterketa), eta 50 minutu izango dituzte duatletek gainditzeko (gizonezkoen irteeratik neurtuz).
Bigarren mozketa bizikletako saioaren lehen itzuliaren bukaeran izango da, eta muga hori gainditzeko denbora epea 98 minututakoa izango da, berriz ere gizonezkoen irteera referentzi hartuta.
Hirugarren eta azken mozketa bizikleta saioaren bukaeran izango da, T2ko sarreran, eta guztira, ordu bi eta 26 minututan egongo da ezarrita.

Honez gain, eta goizeko 10:30tatik aurrera, Oñatiko II. Duatloi Txikia ospatuko da Benjamin, Alebin, Infantil eta Kadete mailan.

 info.+:  https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1463

 

Tags: