
25 Mar HELENE ALBERDI ETA GONZALO FUENTES EUSKADIKO DUATLOI MOTZEKO TXAPELDUNAK
OÑATIKO XXVII. DUATLOIA 2019/03/23
~~Martxoak 23, Aloña Mendi K.E. Triatloi Taldeak eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta Oñatiko Duatloiaren XXVII. edizioa ospatuko da distantzia motzean (10km – 37km – 5km).
Arratsaldeko 16:00tan, emakumezkoen probari eman zitzaion hasiera, eta espero bezala, Saltokiko durangarrak, Irene Loizatek, burua hartu eta ritmo gogorra ezarriz, lasterketa guztiz erabaki zuen. Lehen atalaren bukaeran (T1), 10kmko oinezko lasterketa osatu ondoren, 3 minutuko alea zeukan Helene Alberdirekiko, eta 6 minututakoa Ioana Osarekiko. Aurretik 37 kmko bizikletan eta beste 5km oinezko lasterketan zuten arren, Irenek ez zuen batere arazorik eduki Oñatiko XXVII edizioa bereganatzeko. Bigarren, bizikletako saioan partzial onena eginez, Helene Alberdi, Yepa Triatloi Klubeko zarauztarra, izan genuen, eta horrez gain Euskadiko Txapela lortuz. Hirugarren koxkan, eta Euskadiko txapeldun ordea, Sestao Triatloi Taldeko Beatriz Lalaguna sailkatu zen.
~~Bestetik, gizonezkoen proban, lehen atalean, 10kmko oinezko lasterketan, ANB Triathlon Team Portugaleteko James Michael eta Gonzalo Fuentes beste guztiengandik nabarmendu ziren, eta minutu t´erdiko abantailaz azaldu ziren T1an. Hala eta guzti, bazekiten ez zutela erlajatu behar, kontuan hartuz, atzetik nortzuk zetozen. Bizikletako saioa hasi bezain pronto, lehia guztiz argitu zitzaigun. Aurretik ANBko kideak, eta ondoren, hauek harrapatzeko asmoz, zortzi aldiz Triatlon Krosseko Munduko Txapeldun izandakoa Ruben Ruzafa valentziarra eta honekin batera Ascentium Araba Triko Javier Goitia.
ANBko ordezkarien mamuak, egi bihurtu zitzaizkien 20. kilometroan. Lan izugarri ona egin ondoren, 20km behar izan zituzten lehen atalean galdutako minutu t´erdiko denbora berreskuratzeko eta beraz buruaz bat egiteko. Lasterketa pil-pilean geneukan, zeren eta hauek biek, Ruzafa eta Goitia ez zeunden gauzak zeunden bezala uzteko asmoz T2arte. Bizpahiru eraso ahalegin ondoren, ibilbideak zuen igoera bortitz bakarrean jotea erabaki zuen Goitiak. Gonzalo Fuentesek eustea lortu zuen, eta T2an biek agertu ziren 15 segunduko abantaila lortuz Ruzafa eta Michaelerekiko.
Azken atalean (5km oinezko lasterketan) , bai Goitiak eta bai Ruzafak larruki ordaindu zuten bizikletan emondako erakustaldia, eta ANBko ordezkariek, berrriz ere lehen atalean bezala, oinezko lasterketan dituzten dohainak erakutsiz ez zien bat ere aukerarik eman bere arerioei. Helmugan, Britania Handiko James Michael kirolari gaztea izan genuen irabazle, bigarren eta Euskadiko Txapeldun, Gonzalo Fuentes, eta hirugarren postuan Javier Goitia gernikarra.
Taldeka, Sestao Triatloi Taldeak emakumezkoetan eta ANB Triathlon Team Portugaletek gizonezkoetan lortu zuten Euskadiko Txapela.
EUSKADIKO TXAPELKETAREN SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Helene Alberdi Sololuze, Yepa! Triatloi Kluba. 02:10:08
2.- Beatriz Lalaguna Palacio, Sestao Triatloi Taldea. 02:16:46
3.- Ioana Osa Larruzea, Ondarruko Koaxi T.T. 02:17:29
GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Gonzalo Fuentes Isasi, ANB Triathlon Team Portugalete. 01:49:18
2.- Javier Goitia Omaechevarria, Ascentium ArabaTri. 01:49:56
3.- Mikel Ugarte Ramos, Saltoki Diquesi Trikideak. 01:54:00
info.+: https://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1463