Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

OTSAILAK 16an, SOPELAko DUATLOIAren XIV. EDIZIOAk EMANGO DIO HASIERA 2019 DENBORALDIARI

SOPELAKO DUATLOIA 2019/02/16

~~Larunbata, otsailak 16, Hirubi Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Sopelako Duatloiaren XIV. edizioa ospatuko da Sprint distantzian (5km – 20km – 2,5km).
Sopelakoa izango dugu lehenengo proba puntuagarria Euskadiko duatloi txapelketari dagokionez 2019. urtean.
Boxeak, irteera eta helmuga puntuak bezala Udaletxe inguruan kokatuko dira, Aretxabaleta enparantzan. Boxeak, arratsaldeko 15:00tan ireki eta 16:00tan sarratuko dira.
Emakumezkoen irteera 16:15tan izango da eta gizonezkoena, aldiz, 16:30tan.
Oinezko lasterketako bi saio izango dituzte herriko kaleetan zehar. Lehen atala, 2,5 kmko zirkuito bati bira bi emango zaio, 5 km osatzeko, eta hirugarren eta azken atalean 2,5 km.
Lehen transizioa egin ondoren, bizikletako saioari aurre egin beharko zaio, Sopelatik irten eta Barrika, Plentzia, Urduliz zeharkatu, eta Unbe gainean buelta eman ondoren, Sopelara itzuli 20kmko ibilbidea osatu ondoren.
Mozketa puntu bi izango dira probaren zehar, eta gizonezkoen proba hasiera hartuko da referentzi bezala.
Lehena, korrikako lehen atalaren bukaeran kokatuko da (5km oinezko lasterketa), eta 28 minutu izango dituzte duatletek gainditzeko (gizonezkoen irteeratik neurtuz).
Bigarren eta azken mozketa bizikleta saioaren bukaeran izango da, eta guztira, ordu bete eta 15 minututan egongo da ezarrita (berriz ere gizonezkoen irteera referentzi hartuta).

 info.+:  https://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1457

Tags: