Euskadiko Triatloi Federazioa

Euskadiko Triatloi Federazioa gara eta hemen gaude zuri laguntzeko.

Jarrai gaitzazu

Gonzalo Fuentes (Alusigma Peñota Dental Portugaletekoa) onena 2022ko Espainiako Txapelketan Distantzia Erdiko Duatloian

2022ko martxoaren 5a Gonzalo Fuentes Isasiren (Alusigma Peñota Dental Portugaletekoa) bizitzan historiara pasako den egun bat izango da.

Egun horretan hasi ziren 2022ko denboraldiko duatloietako Espainiako Txapelketak ospatzen eta Sorian Distantzia Erdian onena izatea lortu zuen Donostiarrak.

Los Pajaritos estadioa izan zen probako gune zentrala eta duatletek ikuskizun polit bat eskaini zuten eta oso lehiakorra. Camilo Santiago izan bazen ere lehen korrikako 14 kilometroetan azkarrena, Gonzalo Fuentes-ek irauli egin zuen sailkapena bizikletako 66 kilometroko ibilbidean eta azken korrikako 10 kilometroetara ia hiru minutuko abantailarekin ekin zion. Nahiko izan zitzaion 3 ordu eta ia 10 minutu ostean azkarrena izateko helmugan.

Podiumean lagundu zioten bigarren postuan Fernandez Pinedo eta hirugarrenean Camilo Santiagorentzat. Segundu gutxira helmugaratu zen Pello Osoro (Alusigma Peñota Dental Portugaletekoa) eibartarra.

Gizonezkoen taldekako sailkapenean Alusgima Peñota Dental Portugaletekoa izan zen onena. Adin taldeetan Ander Condominas Garciak (Añorga K.K.E.) urrezko domina lortu zuen G25-29M adin taldean, eta Chantal Pitarch Moros-ek (Lea La Blanca) eta Luis Morcillo-k (Galdakaoko Mozoilo Triathlon Klub) brontzezkoa G35-39F eta G55-59M adin taldeetan hurrenez hurren.

Emakumezkoei dagokionez Laura Gomez (Saltoki Trikideak) izan zen azkarrena, Maria Varo bigarrena eta Enara Oronoz hirugarren.

Distantzia Erdiko lasterketaren aurretik, adin taldeetan Espainiako Txapelketa Duatloiko distantzia estandar-ean ospatu zen eta euskalduna ere bertan aritu ziren. Jon Trigueros-ek (Yepa! T.K.) urrezko domina lortu zuen G40-44M adin taldean, Roman Hernandez Sierrak (Bombers Vitoria Triatlon Club) zilarrezkoa G65-59M kategorian eta Eneko Gonzalez Balanzategik (Mugarra T.T.) brontzezkoa G20-24M adin taldean.